top of page

Ura zaintzen

Zuen txanda!

 

Aurreko ataletan ura zein garrantzitsua den ikusi dugu; eta gogoratzen baduzue, gizakiok ur geza soilik edan dezakegu. Arazoa ondorengoa da: Lur planetaren %71 urez estalia dago, baina %3,5 soilik da geza (beraz, %96,5 ur gazia da; hots, edan eta erabili ezin duguna).

 

Ba al zenekizuen...

 

  • Munduan 7 mila milioi pertsona bizi gara, baina uraren %0,007 soilik da edangarria.

  • Munduan  780 milioi pertsonak ez daukate ur edangarririk, eta gehiengoa herrialde txiroetan bizi dira.

  • Pertsona batek jan gabe hilabete oso bat biziraun dezake; baina ur gabe, nekez astebete baino gehiago.

  • Egarria igartzen dugunean, gure gorputzak deshidratazioaren aurrean erantzun bat eratzen duelako da. Momentu horretan, gorputzean dugun uraren %1a galdu dugula esaten digu garunak. Hala ere, ur asko edateak hiperhidratazioa ere eragin dezake.

 

Ariketa

 

Hortaz, argi dago ura ez dela guztiz agortezina, guk erabiltzen duguna behintzat. Horregatik, talde txikitan (3-5 pertsonakoak) biltzea proposatzen dizuegu, eta bertan ura gure egunerokotasunean nola murriztu dezakegun eztabaidatzea.

 

Ondorengo galdera hauek erabili ditzazkezue horretarako; hala ere, galdera hauek laguntza gisa eskaintzen dizkizuegu soilik:

 

  • Ura erabiltzen duzuen bakoitzean, ahalik eta gehien aurrezten saiatzen al zarete?

  • Dutxatu edo bainatu egiten zarete? Aldea egongo da bata edo bestea egitean? Zenbatekoa?

  • Etxean ura aurrezteko zein praktika on egiten dituzue? Eta txar edo hobetu daitezkeenak?

  • ...

 

 

Hauek dira, besteak beste, guk proposatzen dizkiezuegun praktika on batzuk. Klikatu bideoan eta ea zer hobetu dezakezuen zuen etxeetan!

bottom of page