top of page

Ura animali eta landareetan

Gaiaren aurkezpena

 

 

Gure bigarren gai honetan ura gizaki, animali eta landareentzat zergatik eta noiz den beharrezkoa aztertuko dugu. Horretarako lehenik, aurrezagutza orokor batzuk izango dituzue gaiari sarrera emateko.

 

Jarraian, hiru atal naguasiak banatuko ditugu:

1. Ura Gizakietan

2. Ura Animalietan

3. Ura Landareetan.

 

Atal bakoitzean, gaiaren inguruko informazioa emango zaizue, gaiaren inguruan gehiago ikasteko eta azkenik, ariketa praktiko batzuk izango dituzue.

 

Aurrezagutzak

 

Gaian murgildu aurretik, zuen aurrezagutzak pizteko galdera hauek proposatzen dizkizuegu. Banaka edo talde txikitan (2-3 pertsona) eztabaidatu galdera hauen inguruan:

 

  • Animali, gizaki eta landareek ura behar dute? Zertarako?

  • Nola bereganatzen du bakoitzak ura? (Atera argazkiak hori irudikatzen)

  • Posible izango zen ur gabe bizitzea animali, gizaki edo landareentzat?

  • Gizakiarentzat ura ala janaria izango da garrantzitsuagoa bere bizitzan?

Ura Gizakietan

Azalpenak

 

 

Giza gorputzak bere funtzioak ongi egin ditzan egunero 1L ur baino gehiago kanporatu behar ditu.

 

Hau ur gernuaren eta izerdiaren bitartez kanporatzen dugu nagusiki. Baina, arnasketa bidez ere ura kanporatzen da.

 

Galdutako ura berreskuiratzea oso garrantzitsua da, hori dela eta, gizakiak egunean ur litro bat edan behar du.

 

Gizakiak ura edateaz gain, higienerako ere beharrezkoa da.

 

 

Ariketa praktikoa:

 
Jarraian, ikusitako teoria apur bat errepasatzeko, ariketa praktiko batzuk dituzue zuen zain. Egin klik HEMEN eta ekin lanari!
 
 

Ura animalietan

 

Gizakiez gain animaliek ere ura behar dute bizitzeko, baina badaude animalia batzuk ur gutxiagorekin bizi daitezkeenak beste batzuk baino.

 

Esaterako, basamortuan bero handia egiten duenez, bertako animaliak egokituta daude ur gutxi edatera.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lur planetan ur geza %2,5 bakarrik da eta ur hori beharrezkoa da animalientzat

Sabanetan urtaro lehorretan animaliek milaka kilometro egiten dituzte ur bila.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ur gazia ere zenbait animalientzat beharrezkoa da eta hau ozeano eta itsasoetan dago. Bertan arrainek behar duten oxigenoa uretatik lortzen dute zakatzen bitartez. Horretaz gain, molusku eta bale handiek esaterako plaktona jaten dute.

 

 

Azalpenak

 

 

Ariketa praktikoa:

 
Jarraian, ikusitako teoria apur bat errepasatzeko, ariketa praktiko batzuk dituzue zuen zain. Egin klik HEMEN eta ekin lanari!
 
Behin ariketa horiek burututa, HEMEN ariketa gehiago!
 
 

Ura landareetan

Azalpenak

 

Jarraian landareek ura noiz eta zertarako behar duten aztertuko dugu, horretarako azalpen dinamiko bat duzue hemen. Azalpenaz gain, ariketa praktiko batzuk ere aurkituko dituzue.

 

Hasi aurretik, azalpenak entzun edo irakurri egin daitezke. Azalpenera joateko, egin klik irudian.

GAIAREN LABURPENA

Jarraian, gai honetan landutako atalen laburpena egiten duen ikus-entzunezko bat duzue ikusgai. Musika eta bideoz osaturiko bideo bat da. Espero dugu zuen gustokoa izatea!

bottom of page