URA GURE BIZITZA
Ura naturan
Gaiaren aurkezpena
Lehenengo aurkeztun dugun gai honetan, uraren egoerak eta urak naturan hartzen duen lekua azaltzea dugu helburu.
Horretarako, gaia hiru zatitan banatuko dugu:
-
Uraren egoerak eta aldaketak
-
Ura naturan
-
Uraren zikloa
Gaiaren atal bakoitzean, zuen aurrezagutzak pizteko galdera batzuk proposatzen dizkizuegu; jarraitzeko gure azalpen labur bat eskeiniko dizuegu, gaiaren inguruan gehiago ikasteko; eta azkenik, ariketa desberdinak izango dituzue ikasitakoa errepasatzeko.
Gaiaren aurkezpena
Lehenengo aurkeztun dugun gai honetan, uraren egoerak eta urak naturan hartzen duen lekua azaltzea dugu helburu.
Horretarako, gaia hiru zatitan banatuko dugu:
-
Uraren egoerak eta aldaketak
-
Ura naturan
-
Uraren zikloa
Gaiaren atal bakoitzean, zuen aurrezagutzak pizteko galdera batzuk proposatzen dizkizuegu; jarraitzeko gure azalpen labur bat eskeiniko dizuegu, gaiaren inguruan gehiago ikasteko; eta azkenik, ariketa desberdinak izango dituzue ikasitakoa errepasatzeko.
1. gaia: Uraren egoerak eta aldaketak
Aurrezagutzak
Gaian murgildu aurretik, zuen aurrezagutzak pizteko galdera hauek proposatzen dizkizuegu. Banaka edo talde txikitan (2-3 pertsona) eztabaidatu galdera hauen inguruan:
-
Ura zein egoeretan egon daiteke?
-
Izotz zati bat eguzkitan jarriz gero, zer gertatuko da?
-
Lapiko batean ura sartzen badugu eta berotzen badugu, zer gertatuko da?
Azalpenak
Ura 3 egoera desberdinetan topa dezakegu: solido, likido eta gas egoeran hain zuzen ere.
Ura, egoera batetik beste batera alda daiteke; hau da, egoera-aldaketak gertatzen dira. Aldaketa hauek ura hozten edo berotzen denean gerta daitezke. Hauek dira egoera aldaketak:
-
URTZEA: izotza (ur solidoa) berotzen denean ur likido bihurtzen da
-
SOLIDOTZEA: ur likidoa hozten denean izotz (ur solido) bihurtzen da
-
IRAKITEA: ura berotzen denean da, 100º C-tan
-
LURRUNTZEA: ur likidoa berotzean ateratzen den ur-lurruna (gasa) da
-
KONDENTSAZIOA: ur-lurruna (gasa) hozten denean ur likidoa eratzen da
Ariketa praktikoa:
Uraren egoeren gaiarekin amaitzeko, jarraian agertzen direen bi ariketa hauek egin:
2. gaia: Ura naturan
Aurrezagutzak
Uraren egoerak ezagutu ondoren, ura naturan non eta nola aurkitzen den azaldu nahi dizuegu. Horretarako, aurretik marrazki bat egitea proposatzen dizuegu. Hartu orri zuri bat eta bertan ura naturan kokatzen duzun leku guztiak marraztu.
Ondoren, talde txikitan (3-5 pertsona) alderatu zuen marrazkiak. Zein leku dituzue komunean? Zeintzuk ez? Lur azpian urik ba al dago? Itsasoko ura eta ibaietako ura berdina al da? Hitz egin zuen artean ea zein beste leku egon daitezkeen.
Azalpenak
Oraingo hontan, "Ura naturan" gaia azaltzeko bideo hau ikustea proposatzen dizuegu. Gehiago jakiteko prest zaudetenean egin klik hemen edo ondorengo argazkian, eta hasi!
Ariketa praktikoa:
Gaiarekin amaitzeko, hurrengo ariketa praktikoa egitea proposatzen dizuegu. Beraz, prest zaudenean, egin klik hemen eta zorte on!
3. gaia: Uraren zikloa
Aurrezagutzak
Azkenengo gai honetan murgildu aurretik, zuen aurrezagutzak pizteko galdera hauek proposatzen dizkizuegu. Banaka edo talde txikitan (2-3 pertsona) eztabaidatu galdera hauen inguruan:
-
Nola eratzen dira lainoak?
-
Hodeietako ura, nora joaten da? Eta mendietako elurra urtzen denean?
-
Zerk eragiten du euria?
-
Putzuetako ura nora joaten da?